Aitor Mujikak eta Joxe Manuel Aranburuk irabazi dute Pala Txapelketa
Itsas Mendi elkarteak antolatutako XIV. Pala Txapelketak badu irabazlea: Joxe Manuel-Muxi bikotea, edo Joxe Manuel Aranburu eta Aitor Mujika. Joan den larunbatean jokatu zuten finala Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor bikotearen kontra. Partida estua ...
Itsas Mendi elkarteak antolatutako XIV. Pala Txapelketak badu irabazlea: Joxe Manuel-Muxi bikotea, edo Joxe Manuel Aranburu eta Aitor Mujika. Joan den larunbatean jokatu zuten finala Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor bikotearen kontra. Partida estua jokatu zuten, irabazleek ez zituzten gauzak erraz eduki. Izan ere, puntu bateko aldeagatik soilik irabazi zuten, 22-21.
Joxe Manuel-Muxi bikotea, baina, bikain aritu da ligaxka guztian, partida guztiak irabazi baitituzte. Orain udaberriko pala txapelketa prestatzeari ekingo diote Itsas Mendikoek.