Txotxongilo jaialdia egingo dute etzi udaletxeko areto nagusian
Haurtzaro Ikastolak antolatuta, etzi txotxongilo emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian. Arratsaldean, 18:00etan hasiko da emanaldia eta Donostiako Behi Bi’s taldeak eskainiko du. 1992. urtean sortutako konpainia da Behi Bi’s. Zenbait aro de...
Haurtzaro Ikastolak antolatuta, etzi txotxongilo emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian. Arratsaldean, 18:00etan hasiko da emanaldia eta Donostiako Behi Bi’s taldeak eskainiko du.
1992. urtean sortutako konpainia da Behi Bi’s. Zenbait aro desberdinen ondoren, Patricia Franco Herasen proiektua da gaur egun. Hainbat udaletxerekin lankidetzan, kontsumoaren gainean kanpainak egiten ditu konpainiak. Azken aro honetan hainbat jaialdi eta antzerki feriatan ere parte hartu dute, Tolosan adibidez.
Igandeko ikuskizunean Rosi Erosi izeneko obra eskainiko du konpainiak eta herriko txikiek «harridura, emozioa eta poztasuna bizitzeko parada izango dute», antolatzaileen arabera.
Sarrerak euro bat balioko du. Herriko haur guztiak gonbidatuta daude. Gurasoei eta haurrei animatzeko deia egin diete Haurtzaro Ikastolatik.