Done Jakue bideari buruzko liburua idatzi du Estevezek
Done Jakue bideak Euskal Herritik: historia, artea eta literatura. Hala izena du Xose Estevez herrian bizi den idazle galiziarrak idatzi duen azken liburuak. Edorta Kortadirekin eta Jose Luis Orellarekin batera idatzi du lana. Liburuko orrietan barrena...
Done Jakue bideak Euskal Herritik: historia, artea eta literatura. Hala izena du Xose Estevez herrian bizi den idazle galiziarrak idatzi duen azken liburuak. Edorta Kortadirekin eta Jose Luis Orellarekin batera idatzi du lana.
Liburuko orrietan barrena, irakurleek Oarsoaldearekin zerikusia duten hainbat datu ezagutu ahal izango dituzte. Oiartzungo Doneztebe parrokiako Pietateari buruzkoak, edota Errenteria-Oreretako Jasokundeko Amaren elizako San Migeli buruzkoak, besteak beste.
Kutxa Fundazioak editatu du liburua, Deustuko Unibertsitateko Loiolako Ignazio Institutuarekin batera. Dagoeneko eros daiteke liburua dendetan. Urte berezian argitaratu dute lana gainera, Xakobeo urtean, hain zuzen ere.
Idazleek gogorarazi dutenez, Euskal Herria garrantzitsua da Done Jakue bidean eta hori jaso dute liburuan: «Bertatik hainbat bide pasatzen dira, kostakoa, Gipuzkoa barnealdekoa eta hain ezagunak ez diren beste bidexka batzuk».
Idazlea eta irakaslea
Xose Estevez duela 67 urte jaio zen Lugoko Quiroga herrian (Galizian), baina Oiartzunen bizi da duela hainbat urtetik. Idazlea izateaz gain, irakaslea ere bada eta Daniel de Castelao Trintxerpeko elkarte kulturaleko presidentea ere bai.