Oreretako Euskal Herrian Euskarazen 30. urteurrena dela eta, ekimenak
Oreretako Euskal Herrian Euskarazeko kideak zorioneko daude aurten, 30 urte bete dituztelako. Dagokion bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Igande honetan izango da lehenengo ekitaldia. Izan ere, bertso saio berezia e...
Oreretako Euskal Herrian Euskarazeko kideak zorioneko daude aurten, 30 urte bete dituztelako. Dagokion bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako.
Igande honetan izango da lehenengo ekitaldia. Izan ere, bertso saio berezia egingo dute honako bertsolariekin: Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Haritz Casabal. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 30 urte horien argazkiak jarriko dizkiete pantaila batean, eta horien gaineko bertsoak kantatu beharko dituzte.
Datorren astean ere ez dira faltako ekimenak: ostegunean, 30. urtemugako dokumentala eskainiko dute Mikelazulon, eta larunbatean, berriz, bazkaria egingo dute Batasuna elkartean. Ondoren, kantu saioa izango da.
Batzarra
Euskal Herrian Euskarazeko kide diren eta izan diren guztiei bihar egingo den bilerara joateko deia egin diete antolatzaileek. 19:00etan izango da Musika plazan duten lokalean.
Egitaraua
Igandean. Errenteria Hiria Kulturgunean, BEHErtso Saio Berezia, 19:00etan. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, eta Haritz Casabal.
Abenduak 16. 30. urtemugako dokumentala Mikelazulon, 20:00etan: Izan, egin, eragin Euskal Herrian Euskaraz.
Abenduak 18. Bazkaria, Iztietako Batasuna elkartean, 14:30ean.
Sarrerak. Bertso saiorako sarrerak Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan lor daitezke 5 euroan. Bazkarirako, berriz, Arkaitzan 12 euroan.