Emakumezkoen Ligako sailkapena ixten duen Iruñeako Obenasak garaipena eskuratu zuen Hondarribia-Irunen kontra, larunbatean Hondartza kiroldegian jokatutako partidan (69-77). Lehia berdindua izan zen oso, baina azken minutuetan nafarrak nagusitu ziren, hiruko marraz atzeragotik lortutako saskiratzeak medio. Obenasak azken postuan jarraitzen du, baina puntu bakarrera jeitsi da hondarribiarrengandik urruntzen zituen aldea.
Heldu den asteburuan Jose Luis Mugikaren neskek Gironan bilatu beharko dute denboraldiko laugarren garaipena. Lortuz gero, sailkapenean kataluniarrekin berdintzea eta zulotik zertxo bait urruntzea lortuko lukete, baina ez gehiegi.