Irungo bi saltoki haundi txinatarrek jaiegunero ateak zabalduko dituztela iragarri eta gero protesta egin dute hainbat lagunek asteburuan.
Jaiegunetan irekitzeak herriko merkataritzari kaltea egiten diola salatu dute
Jaiegunetan denok jai. Merkataritzarari eta langileei errespetoa zioen pankarten atzean, hogei bat lagun elkarretaratu ziren igandean Letxunborro etorbideko Maxi-China biltegiaren eta azaroan Gobaraginen kalean ireki zuten El Corte Chino saltokiaren aurrean. ELA sindikatuak gogoratu du legeak ez diela 400 metro koadrotik gorako saltokiei jaiegunetan irekitzeko baimenik ematen, eta krisi garaian herriko merkataritzari egiten zaion «konpetentzia ez-leiala eta basatia» dela gaineratu du. Mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatu abertzaleko eskualdeko arduradunek.