«Barricadako taldekideentzako Pasaia toki oso berezia da»
Xoane Legarda eta Iker Goldaraz larunbatean Donibaneko kiroldegian izango den Barricadako kontzertua antolatu duen Bixi-Bixi elkarteko kideak dira. Kontzertuaren gaineko azken berriak eta elkartearen ingurukoak ekarri dituzte lerrotara. Zergatik Barricada? Xoane Legarda: Barricada delako, eta azkeneko diskoan 36. Gerraren gaiak baduelako garrantzia eta guk, hori baliatuz, oroimen historikoaren gaiari garrantzia eman nahi izan diogulako. Bada ere beste arrazoi garrantzitsua. Barricadak badu Bahia de Pasaia abestia, hemen gertatutako sarraskia gogoratzen duena. Beraiek oso gertutik bizi zuten orduan gure herrian gertatutakoa eta kontzerturako deitu genietik dena eman dute egun horretan gurekin egon ahal izateko. Zenbat lagun ariko zarete lanean kontzertuaren egunean ? Goldaraz: 100 lagun inguru. Jendea guk eskatu gabe etorri zaigu bere laguntza eskaintzen, eta eskertzekoa da, lan asko dagoelako egun horretan. Trafikoa, segurtasuna, taberna… lan handia da. Blaka taldeak joko du ere. Ezagutzen ez dutenentzako; Nolako taldea da Legarda: Donostiako gazte batzuk dira, primerako musikariak. Santiotan jo zuten Donibanen, eta 80. hamarkadako rocka egiten dute, euskaraz. Oso talde gaztea da, baina oso-oso ona. Barricadako kontzerturako sarrera oraindik erosi ez dutenentzako mezurik? Legarda: Kristoren kontzertua izango dela. Hiru ordu eta erdi iraungo du; lehengo zatian, azkeneko diskoaren aurkezpena egingo dute eta bigarren zatian betiko kantak joko dituzte. Barricadako taldekideentzako Pasaia toki [...]
Xoane Legarda eta Iker Goldaraz larunbatean Donibaneko kiroldegian izango den Barricadako kontzertua antolatu duen Bixi-Bixi elkarteko kideak dira. Kontzertuaren gaineko azken berriak eta elkartearen ingurukoak ekarri dituzte lerrotara.
Zergatik Barricada?
Xoane Legarda: Barricada delako, eta azkeneko diskoan 36. Gerraren gaiak baduelako garrantzia eta guk, hori baliatuz, oroimen historikoaren gaiari garrantzia eman nahi izan diogulako. Bada ere beste arrazoi garrantzitsua. Barricadak badu Bahia de Pasaia abestia, hemen gertatutako sarraskia gogoratzen duena. Beraiek oso gertutik bizi zuten orduan gure herrian gertatutakoa eta kontzerturako deitu genietik dena eman dute egun horretan gurekin egon ahal izateko.
Zenbat lagun ariko zarete lanean kontzertuaren egunean ?
Goldaraz: 100 lagun inguru. Jendea guk eskatu gabe etorri zaigu bere laguntza eskaintzen, eta eskertzekoa da, lan asko dagoelako egun horretan. Trafikoa, segurtasuna, taberna… lan handia da.
Blaka taldeak joko du ere. Ezagutzen ez dutenentzako; Nolako taldea da
Legarda: Donostiako gazte batzuk dira, primerako musikariak. Santiotan jo zuten Donibanen, eta 80. hamarkadako rocka egiten dute, euskaraz. Oso talde gaztea da, baina oso-oso ona.
Barricadako kontzerturako sarrera oraindik erosi ez dutenentzako mezurik?
Legarda: Kristoren kontzertua izango dela. Hiru ordu eta erdi iraungo du; lehengo zatian, azkeneko diskoaren aurkezpena egingo dute eta bigarren zatian betiko kantak joko dituzte. Barricadako taldekideentzako Pasaia toki oso berezia da eta kontzertua oso-oso berezia izango da, ziur.
Bixi-Bixi kultur elkarte gisa jaio zen eta orain dela gutxi egoitza ere inauguratu duzue. Nola doa elkartea antolatzeko lana?
Goldaraz: Lan gehiena egina dago, eta honezkero martxan dago bazkideentzat. Oraingoz 60 bazkide ditugu eta 100 arte zabaldu nahi dugu. Bixi-Bixi orain dela hiruzpalau urte ekin zion kultur elkarte gisa jarduerak antolatzeari. Ordutik kristoren bilakera eduki du eta horregatik erabaki genuen egoitza zabaltzea, kultur elkartea zena herri osora zabaltzeko, eta guztion artean herrian kulturalki eragiteko.
Mendiarekin lotutako ekimen berria jarri duzue martxan. Nolatan mendia?
Goldaraz: Mendia, azkenean, aitzakia izan da. Zazpi lurraldeetako mendirik altuenak egitea erabaki genuen, baina lurraldetasunaren gaiari erreparatuta. Bi irteera egin ditugu, Aizkorrira eta Hiru Erregeen Mahaira. Programatuta genituen besteak eguraldi txarrarengatik atzeratu ditugu. Hala ere, egin, egingo dira.
Jarduera asko antolatzen ditu Bixi-Bixik: euskal jaia, Ostiraletan jai!, kontzertuak, … elkarteak halako bilakaera izango zuela uste zenuten?
Goldaraz: Egia esan oso pozik gaude jendearen parte-hartzearekin. Ostiraletan jai, esaterako, arrakastarik handienetakoa izan da. Egiten dugun bakoitzean, haur piloa biltzen da, eta baita haiein gurasoak ere , primerako giroa sortuz. Euskal jaia ere, oso ondo irten da. Donibanen 400 lagun bildu izan dira euskal jaiaren baitan antolatutako bazkarian.