Barakaldon gertatutako hilketa salatzeko, elkarretaratzea
Atzo arratsaldean Barakaldon emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Emakumearen hilketa salatzeko ohi den moduan elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza zentroko atarian. Berez, bihar egitea tokatuko litzateke, baina jai ...
Atzo arratsaldean Barakaldon emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Emakumearen hilketa salatzeko ohi den moduan elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza zentroko atarian. Berez, bihar egitea tokatuko litzateke, baina jai eguna denez, etzi izango da, 19:30ean. Errenteria-Oreretako talde feministek egin dute deialdia.