Etxean jokatu arren, ezer gutxi egin ahal izan zuen Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak larunbatean Teucroren aurka, Zilarrezko mailako 11. jardunaldiko partidan. Emaitza horrekin galiziarrek sailkapeneko lehen postua eskuratu zuten, Pilotes Posadak berdinketa besterik ez baitzuen lortu Villa de Arandaren kantxan.
Azken hirugarren dira horiak, zazpi puntu soilik dituztelarik, azkenaurreko tokian den Leongo Unibertsitateak baino lau gehiago. Heldu den larunbatean Badajozen dute hitzordua, sailkapeneko bosgarren Pines BMren kontra. Ez da puntuak biltzen hasteko partidarik goxoena izango, Extremadurakoak goiko postuetara begira ari dira eta.