Euskal idazle, poeta eta kantari oiartzuar ezaguna atzo gauetik sedatuta daukate erietxean, eta azken orduotan haren osasunak okerrera egin du. 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta urteotan gogor borrokatu du gaitzaren aurka. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea da. Duela bi urte atera zuen azken liburua:
Egunsentiaren esku izoztuak. Azken diskoa, 2001ean atera zuen.
Ibilbide oparoa egin du oiartzuarrak euskal kulturaren eremuan.