ABB Niessen enpresako euskara batzordeak jaso zuen atzo (ostirala) Oarsoarrak Euskararen Saria. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Niessen enpresako langile taldeak urteetan zehar egin duen lana nabarmendu du horrela. “Arlo guztietan oinarrizkoa da hizkuntza kudeaketa eta enpresa horretan lan bikaina egin dute testuen, instrukzioen, prozesuen eta errotuluen itzulpenak egiteaz gain, enpresaren Euskara Plana ezartzean”, esan zuen atzoko sari banaketan Ander Pozak, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak; “guretzat sorpresa galanta izan da”, esan zuten Niessengo langileek.
Aipamen berezia
Euskal animazioaren aita izendatzen dutenarentzat izan da, Juanba Berasategi sanjuandarrarentzat, alegia. Zuzendaria, gidoilaria, produktorea eta ilustratzailea, Berasategi, besteak beste, honako film luzeen sortzailea da:
Kalabaza tripontzia (1985)
Alhambrako giltza (2003),
PayaS.O.S. (2005),
El zorro ladrón (2009) edo
Karramarro Uhartea (2000. urteko Goya sarietan aipamen berezia jaso zuen) eta
Lazkao Txiki edo
Fernando amezketarra bezelako serieen egilea. Gainera, Oarsoarrak komunitatearen sortzailea da, sortu berria den sari horri izena ematen diona eta bere helburua Oarsoaldea eskualdean maila guztietan euskara sustatzea da. Berasategirentzako oso une egokian dator saria, izan ere, 25 urte igaro dira bere lehenengo film luzea,
Kalabaza tripontzia egin zuenetik. Era berean, Oarsoarrak komunitatearen sortzailea da eta sarituak bizitza luzea opatu dio Oarsoarrak sariari eta Oarsoarrei.
Saridunak, atzo, San Markoko gotorlekuan