San Markoko gotorlekuan kanpoko eskailera jarriko dutela jakinarazi dute
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak.
Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, e...
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak.
Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, eta igogailua eraiki ondoren, sarbideak hobetzeko lanak egin behar zirela erabaki zuten.
Eskailerekin hasi dira. Hiru tarte bikoitz izango ditu, eta bederatzi metroko malda saihestuko du. Egitura metalikoa izango du, eta egur sintetikoko estaldura izango du.