“Kanpo portua legez kontrakoa da”
Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) Pasaiako kanpo portuaren eraikuntza legez kontrakoa dela diote. Dokumentu bana aurkeztu dituzte Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren aurkako argudioek...
Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) Pasaiako kanpo portuaren eraikuntza legez kontrakoa dela diote. Dokumentu bana aurkeztu dituzte Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren aurkako argudioekin; “izan ere, txosten horrek itsas eremuko eraginak ahazten ditu, eta ez du ikerketa sakonik barne hartzen alor garrantzitsuetan”. Kanpo kaiak Jaizkibel mendiarengan izango duen eragina “latztzat” jotzen du, eta mendia “Garrantzia Komunitarioko Lekua eta Natura 2000 Sarearen zati denez, Europar Batasuneko Habitat Zuzentaraua urratuko litzateke”.
“Proiektu honek ezin du aurrera egin, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren kalitate eskasarengatik eta Jaizkibel mendiaren Garrantzia Komunitarioko Lekuaren balio ekologiko aparta eta bere itsaso-eremu aberatsarengatik”, adierazi du Ricardo Aguilar Oceana Europako zuzendariak.
Ekonomia sektore gakoetan txostenak Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren eraginak saihesten dituela nabarmendu dute bi erakundeek: “Turismoa edo arrantzan, sektore hauek itsas biodibertsitateari lotuta daude, eta oso garrantzitsuak dira Donostia eta Baiona artean dauden 12 herrietan”.
Protección de la zona marina de Jaizkibel from Oceana on Vimeo.