EBk 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaiaren ingurumen txostenari
Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”. ...
Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”.
Arantza Gonzalez EBko Gipuzkoako batzarkideak, Xabier Pomo Pasaiako Udaleko zinegotziak eta Jose Manuel Ferradas Errenteriako Udaleko zinegotziak egindako agerraldian, “ingurumen txostena irizpide objektibo gabe egin” dutela adierazi dute.
Kanpo kaia proiektu “hila” dela nabarmendu dute: “Ez du bideragarritasunik, ekonomia aldetik eta ingurumen aldetik. Nahiz eta txosten eta lan asko egin, ezingo dute berpiztu”.
8.475 aurkako sinadura
Jaizkibel Bizirik-ek herritarren sinadurak biltzen dituen 462 orri entregatu dizkio Pasaiako Portu Agintaritzari. Guztira, 8.475 sinadura bildu ditu plataformak kanpo kaiaren aurka.
Sinadura horiek Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari aurkeztu behar zaizkion alegazioen haritik aurkeztu dizkiote. “Sinaduren %90 badiaren inguruan bizi diren herritarrenak eta Gipuzkoako bizilagunenak dira. Argi dago jendeak ez duela kanpo porturik nahi”, dio taldeak.