Jaizkibel Bizirik: “Giportek enpresak eta langileak estutzen ditu kanpo kaia babes dezaten”
“Giportek [Pasaiako portuaren erabiltzaileen elkartea], eta bertako presidenteak sinatuta, Gipuzkoako hainbat sektoretako enpresei, baita ikastetxeei ere, mezuak bidali dizkiete kanpo kaiari babesa emateko eskatuz”. Horrez gain, Jaizkibel Bizirik taldeak adierazi duenez, bidalitako mezuek alegazio eredu bat dute atxikituta, bata enpresek sinatzeko, eta bestea langileek eurek sinatzeko. “Eredu horietan hauxe jartzen du: ‘Portu berria eraikitzea lehentasunezko gauza izan behar du, industrian duen garrantziarengatik. Azpiegitura hori egiten ez bada, lurraldeko lanpostuetan eragina izango du’”, azaldu du taldeak. Langileei bidalitako ereduan, berriz, hau nabarmedu du Jaizkibel Bizirik-ek: “Langileek euren familia mantentzeko portuko jarduera beharrezkoa dutela jartzen du, eta kanpo kaia egin ezean, jarduera hori desagertuko dela adierazten dute ereduan”. “Gabeziaren isla” Mezuak espezializatutako enpresa batek bidali dituela adierazi du Jaizkibel Bizirik taldeak, eta enpresa hori Giportek kontratatu duela nabarmendu: “Are gehiago, telefono bidezko deiak ere egin dituzte, erantzunean tematzeko”. “Kanpaina hau kanpo kaiaren gabeziaren isla da. Etsitutako babesa bilatu nahian dabiltza, etika profesionala kontuan hartu gabe”, salatu du. Portuko lobby-en enpresei mesede egiteko egin dute kanpaina hori Jaizkibel Bizirik-en iritziz: “Enpresei eta hainbat sektoretako agenteei esaldi faltsuak sinarazi dizkiete. Gainera, langileei xantaia egitera ere iritsi dira”. Kanpo kaiak babesik ez duela nabarmendu du, eta horren adibide gisa Gipuzkoako Ganberan egindako bilera jarri dute: [...]
“Giportek [Pasaiako portuaren erabiltzaileen elkartea], eta bertako presidenteak sinatuta, Gipuzkoako hainbat sektoretako enpresei, baita ikastetxeei ere, mezuak bidali dizkiete kanpo kaiari babesa emateko eskatuz”. Horrez gain, Jaizkibel Bizirik taldeak adierazi duenez, bidalitako mezuek alegazio eredu bat dute atxikituta, bata enpresek sinatzeko, eta bestea langileek eurek sinatzeko.
“Eredu horietan hauxe jartzen du: ‘Portu berria eraikitzea lehentasunezko gauza izan behar du, industrian duen garrantziarengatik. Azpiegitura hori egiten ez bada, lurraldeko lanpostuetan eragina izango du’”, azaldu du taldeak.
Langileei bidalitako ereduan, berriz, hau nabarmedu du Jaizkibel Bizirik-ek: “Langileek euren familia mantentzeko portuko jarduera beharrezkoa dutela jartzen du, eta kanpo kaia egin ezean, jarduera hori desagertuko dela adierazten dute ereduan”.
“Gabeziaren isla”
Mezuak espezializatutako enpresa batek bidali dituela adierazi du Jaizkibel Bizirik taldeak, eta enpresa hori Giportek kontratatu duela nabarmendu: “Are gehiago, telefono bidezko deiak ere egin dituzte, erantzunean tematzeko”.
“Kanpaina hau kanpo kaiaren gabeziaren isla da. Etsitutako babesa bilatu nahian dabiltza, etika profesionala kontuan hartu gabe”, salatu du.
Portuko lobby-en enpresei mesede egiteko egin dute kanpaina hori Jaizkibel Bizirik-en iritziz: “Enpresei eta hainbat sektoretako agenteei esaldi faltsuak sinarazi dizkiete. Gainera, langileei xantaia egitera ere iritsi dira”.
Kanpo kaiak babesik ez duela nabarmendu du, eta horren adibide gisa Gipuzkoako Ganberan egindako bilera jarri dute: “Miguel Buenek proiektua azaldu behar zuen bilerara joateko milaka mezu bidali zizkieten enpresei, baita langile autonomoei ere. Giporteko kideak besterik ez ziren agertu”.