Iban Angulo hirugarren izan da Espainiako Mushing Txapelketan
Denboraldi bikaina egiten ari da Iban Angulo txakurkroslari lezoarra. Asteburu honetan Soriako Vinuesa herrian jokatu den Espainiako Mushing Txapelketan brontzezko domina eskuratu du Angulok. Ibilbidea oso lokaztuta zegoen. «Inoiz baino lokaztuago», ...
Denboraldi bikaina egiten ari da Iban Angulo txakurkroslari lezoarra. Asteburu honetan Soriako Vinuesa herrian jokatu den Espainiako Mushing Txapelketan brontzezko domina eskuratu du Angulok.
Ibilbidea oso lokaztuta zegoen. «Inoiz baino lokaztuago», Txakurkrosa Oarsoaldean taldekoek adierazi dutenez. Oso arriskutsua eta irristakorra zegoen ibilbidea. Horregatik, Angulo bi aldiz erori zen bizikletatik. Hala ere, irabazlearengandik 26 segundura iristea lortu zuen lezoarrak. Jokatu dituen probetan podiumean sartzea lortu du Angulok.
Txakurkrosari dagokionez, Oarsoaldeko taldeko beste parte-hartzaile bat izan zen: Eneko Agirre donostiarra. Hamaikagarrena iritsi zen helmugara. Angulo bezala, bera ere erori egin zen ibilbidean.
Datorren lasterketarako bi txakurkrosslariak osatuta egotea espero dute Txakurkrossa Oarsoaldean taldekoek.