Oiartzungo Eusko Alkartasunak “justiziarekin elkarlanean
Oiartzungo Eusko Alkartasunak Martin Beramendi auzitegietara joan dadin gonbidatu du, “beharrezkoa ikusten badu”. EAk “justiziarekin elkarlanean” ariko dela esan du, “alkate ohiak ustez egin dituen irregulartasunak argitze...
Oiartzungo Eusko Alkartasunak Martin Beramendi auzitegietara joan dadin gonbidatu du, “beharrezkoa ikusten badu”. EAk “justiziarekin elkarlanean” ariko dela esan du, “alkate ohiak ustez egin dituen irregulartasunak argitzeko asmoz”.
Pasa den astean Beramendik egin zituen adierazpenei erantzun die horrela Oiartzungo EAk. Gainera, alkate ohiak udaletxetik atera zituen dokumentuak “lanekoak” ez zirela nabarmendu dute Oiartzungo EAkoek, “baizik eta udal dokumentuak”. Udaletxetik “inoiz” atera behar ez zirela nabarmendu dute, “are gutxiago alderdi politiko baten egoitzan egoteko”.