Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko Kiroldegian
19:00etan abiatu da Donibanen XXX. Euskadiko Gipuzkoar Erako Txapelketa. Alkarkidek antolatuta, punta-puntako zortzi dantzari irtengo dira oholtzara, txapela eta gerrikoa jantzi eta jokoan den Tomas Muruaren eskultura etxera eraman asmoz. Kiroldegiko h...
19:00etan abiatu da Donibanen XXX. Euskadiko Gipuzkoar Erako Txapelketa. Alkarkidek antolatuta, punta-puntako zortzi dantzari irtengo dira oholtzara, txapela eta gerrikoa jantzi eta jokoan den Tomas Muruaren eskultura etxera eraman asmoz. Kiroldegiko harmailetan bildu diren ikusleak, aurreskularien lehiaz gain, soka dantzaren errepresentazioaz gozatzeko aukera izango dute. Omenaldi bat ere izango da. Izan ere, txapelketako XXX. aldia dela eta, orain arteko hamaika irabazleak omenduko baititu Alkarkidek. Denak bildu dira gaur Donibanen eta guztiak jasoko dute urteurrenaren oroigarria. Alkarkide Saria, bestalde, aurten zendutako Xabier Mendizabali emango diote eta haran emazteak jasoko du oroigarria.