Eguzki talde ekologistak alegazioak aurkeztu ditu Pasaiako Portu Agintaritzan. Guztira hemeretzi jarri dizkiote Jaizkibelgo jasangarritasun txostenari. Txosten hori Pasaiako Portuko Azpiegitura Plan Zuzentzailearen barnean dago.
Alegazio horretan kaiak eragingo lituzkeen kalte geologikoak azaldu dituzte Eguzkikoek. Horrez gain, azpiegituren eragina, industriagunearen funtzionamenduak eragingo lukeen kutsadura eta istripu kasuetan sortuko litzateken “anabasa” bildu dituzte alegazioetan.
Bestalde, talde ekologistak kanpo kaia salatuz protesta egin du Donostiako Kontxako hondartzan. Kanpo kaiaren proiektuaren erreprodukzioa marraztu dute hondarretan, 1/50 eskalan.
Jaizkibel SOS testua idatzi dute baita ere.