Udalak ordenantza zibikoaren beharra ikusten du
Errenteriako Udalak berak proposatu duen ordenantza zibikoaren beharra defendatu du, eta hori martxan jartzeko herritarren inplikazioa eskatu du: “Guztiena da ardura: agente sozialena, herritarrena, erakundeena…”. Horiek herri kohesio...
Errenteriako Udalak berak proposatu duen ordenantza zibikoaren beharra defendatu du, eta hori martxan jartzeko herritarren inplikazioa eskatu du: “Guztiena da ardura: agente sozialena, herritarrena, erakundeena…”. Horiek herri kohesionatua; zibikoa; abegitsua; bere ondarea, ingurumena, kaleak eta plazak, hiri eta landa eremuak errespetatzen dituena osatu behar dutela ere gaineratu du.
Hala eta guztiz ere, gutxi batzuen “jarrera inzibikoak” salatu ditu Udalak. Horiek ondare publikoa eta pribatua kaltetzen dituztenak direla zehaztu du. Zentzu horretan, Udalak egindako berriztapenak laster kaltetzen direla adierazi du, “behar ez diren erabilpenarekin edo nahita probokatutakoak”.
Egun ordenantza publiko hori bizilagunen elkarteei, emakume taldeei eta beste hainbat elkarteei aurkeztu dietela jakinarazi dute eta bertan hainbat alde biltzen direla: “Hiri altzaria babestea, edari alkoholdunen kontsumoa kaleetan eta plazetan, bide publikoen garbiketa, obren exekuzioa, eraikin publikoen eta pribatuen kanpoko garbiketa, kartelak jartzea, pintaketak….”.
Beste udaletan (“Bilbo, Donostia, Leioa, Lasarte, Oiartzun”) ordenantza zibikoa martxan jarri dutela gogorarazi dute Udaletik.