Ibon Toledoren kontrako epaiketa salatu dute
Atzo arratsaldean herritar talde batek Ibon Toledo oreretarraren eta beste donostiar batzuen kontrako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen. Hain zuzen, atzo bertan hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1999an atxilotu zituzten, eta...
Atzo arratsaldean herritar talde batek Ibon Toledo oreretarraren eta beste donostiar batzuen kontrako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen. Hain zuzen, atzo bertan hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean.
1999an atxilotu zituzten, eta hamar urte sinatzen pasatu ondoren epaiketa orain hasi izana salatu zuten. Gaineratu zuten fiskalak eginiko hitzarmena hautsi eta defentsarik gabe utzi dituztela auzipetuak.
Izan eren, atzo hastekoa zen epaiketa, baina defentsako abokatuek auzipetuen eskubideak aldarrikatzen aritu ziren, eta ika mika izan zuten epailearekin. Azkenean gaur hasiko dira deklaratzen, eta astelehenean jarraituko dute.