Eskalantegi kaleko lanek aldaketa eragingo dituzte trafikoan
Asfaltatu egin behar dute Antxoko Eskalantegi kalea eta horrek, hainbat aldaketa eragingo ditu datozen egunean trafikoan. Hilaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, barrutirako sarrera Beissierreko zubitik egingo da, eta Gelasio Aranburu kalea...
Asfaltatu egin behar dute Antxoko Eskalantegi kalea eta horrek, hainbat aldaketa eragingo ditu datozen egunean trafikoan. Hilaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, barrutirako sarrera Beissierreko zubitik egingo da, eta Gelasio Aranburu kalean autoek bi norabideetan ibili ahal izango dute. Kupeldegi kalean, zirkulazioaren norabidea aldatuko dute, Gelasio Aranburutik Hamarretxetarantz. Beharrezkoa den kasuetan Zumalakarregi kalea trafikora zabalduko dutela ohartarazi du Udalak. Lanak aurrera egin ahala, aldaketak egokitzen joango dira, hori dela eta Udaletik aldaketekin erne egoteko eskatu dute. Bide batez, lanek eragingo dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu du Udalak.