Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru laguntzak
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarteentzako eta erakundeentzako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean (hilak 29) irekiko du. Laguntzak eskatzeko azken eguna abe...
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarteentzako eta erakundeentzako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean (hilak 29) irekiko du. Laguntzak eskatzeko azken eguna abenduaren 10a da.
Eskaera eredua Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan jaso daiteke (Euskadi Etorbidea, 27 behean) edo Udaleko web orrian, www.pasaia.net.
Nahi duen orori aholkularitza zerbitzua eskainiko die aurkeztu beharreko jardueren memoria eta dokumentazioa osatzeko.