16 hilabeteko kartzela zigor eskaera, udaltzain bati jotzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du udaltzain bati jotzea leporatzen dioten gizon batentzat. Akusazioaren arabera, gizonak ukabilkada bat eman zion udaltzainari aurpegian, honek udaltzaina zela jakitean. 2009ko urriaren ...
Gipuzkoako Fiskaltzak hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du udaltzain bati jotzea leporatzen dioten gizon batentzat. Akusazioaren arabera, gizonak ukabilkada bat eman zion udaltzainari aurpegian, honek udaltzaina zela jakitean.
2009ko urriaren 25ean gertatu zen, goizeko ordubiak aldera. Akusazioaren arabera, auzipetuak eta beste bi lagunek udaltzaina identifikatu zuten, eta ondoren irainak botatzen hasi ziren. Halako batean, auzipetuak ukabilkada bat eman ziola ahoan uste du akusazioak. Hori dela eta, hamasei hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute gizonarentzat.