Kanpo kaia eraikiz gero Pasaiak Euskadiko kirol porturik handiena har dazakeela esan du Arriolak
Kanpo kaia eraikiz gero Pasaiak Euskadiko kirol porturik handiena har dezakeela esan du Eusko Jaurlaritzako garraio sailburu Iñaki Arriolak. Ostiralean egin zituen aipatu adierazpenak Arriolak, Legebiltzarrean. Han azaldu zuenez, euskal itsasertzean d...
Kanpo kaia eraikiz gero Pasaiak Euskadiko kirol porturik handiena har dezakeela esan du Eusko Jaurlaritzako garraio sailburu Iñaki Arriolak. Ostiralean egin zituen aipatu adierazpenak Arriolak, Legebiltzarrean. Han azaldu zuenez, euskal itsasertzean dauden kirol portuen eskaerak aztertzen ari dira Garraio Sailean. Bitartekoak optimizatu eta arrantza eta aisialdiari lotutako jarduerak era egokian uztartu nahi dituztela esan du sailburuak. Pasaian, barruko portuan “jarduera iraunkorrak eta gizarte izaerari lotutakoak” ezarri nahi dituztela esan du eta merkantzien garraioa lotutakoak, aldiz, balizko kanpo kaira eramango lituzketela.