Intxaurrandietak eta Frailek ezin izan dute Euskal kantuen Txapelketan irabazi
Atzo arratsaldean jokatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean Gipuzkoako Euskal Kantuen Txapelketaren finala. Eskualdeko bi ordezkari izan ziren bertan, biak bakarlarien kategorian: Lorea Intxaurrandieta lezoarra eta Eneko Fraile errenteriarra. Biek ala biek euren sorkuntzak aurkeztu zituzten.
Ezin izan zuten euren kategorian irabazi, baina Fraile bigarren izan zen, Esperantzaren ibarra abestiarekin. Josune Marin hernaniarra izan zen irabazlea. Intxaurrandietari aipamen berezia egin zion epaimahaiak. Diskoa grabatuko dute atzo saritu zituzten abeslariekin zein sorkuntza aurkeztu zutenekin. Horrela, bai Intxaurrandietak zein Frailek hartuko dute parte bertan.