Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Idurre Bera: «Guztion parte-hartzearekin kontatutako istorioa izan behar du argazki artxiboak»

Udalaren aspaldiko asmoa da herriko argazki artxiboa osatzea. Horretan dagoeneko zebiltzan herritarrekin harremanetan jarri eta bat etorri ziren bi aldeen asmoak iazko udaberrian. Elkarlana erraza izan dela nabarmendu du Idurre Bera (Oiartzun, 1979) Kultura zinegotziak, eta herritarrek ere oso ondo hartu dutela proiektua eta kolaboratzen ari direla. Abendura arte udaletxean ikus daitekeen erakusketaren berri ere eman du. Argazki zaharren erakusketa osatu duzue. Zer bildu duzue bertan? Herriko argazki artxiboa osatzeko lehen fasean bildutako 1.500 argazkietatik 200 inguru bildu ditugu erakusketarako. Lehen fasean kultura gaiak jorratu ditugunez, kultura gaiak ikusi ahal izango dituzte bisitariek: jaiak, ospakizunak, garai bateko erromeriak, prozesioak… Kronologikoki antolatuta daude, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Horietako ospakizun batzuk egun mantentzen dira, baina beste batzuk galdu egin dira. Garrantzia berezia dute horiek, oiartzuar batzuk ez dituztelako bizi. Modu horretan, agian, batzuk berreskuratzeko lana egin dezakegu. Zein urtetatik aurrera bildu dituzue argazkiak? Orain arte lortu den argazki zaharrena 1900 urtekoa da. Hala ere, gehienak 36ko Gerra ondorengoak dira. Erakusketa, aipatu duzuenez, kritika egiteko ere izango da. Alegia, erakusketak aukera emango du herritarren iritziak biltzeko eta herritarrek proiektuan kolaboratzeko. Herri ondarea biltzeko helburua du argazki artxiboak. Herri honen historia jasoko dugu irudietan. Horretarako auzoetako elkarteen laguntza behar dugu, argazki asko baitituzte. [...]

admin
Bidasoa
2010/11/22

Idurre Bera, Kultura zinegotziaUdalaren aspaldiko asmoa da herriko argazki artxiboa osatzea. Horretan dagoeneko zebiltzan herritarrekin harremanetan jarri eta bat etorri ziren bi aldeen asmoak iazko udaberrian. Elkarlana erraza izan dela nabarmendu du Idurre Bera (Oiartzun, 1979) Kultura zinegotziak, eta herritarrek ere oso ondo hartu dutela proiektua eta kolaboratzen ari direla. Abendura arte udaletxean ikus daitekeen erakusketaren berri ere eman du.

Argazki zaharren erakusketa osatu duzue. Zer bildu duzue bertan?
Herriko argazki artxiboa osatzeko lehen fasean bildutako 1.500 argazkietatik 200 inguru bildu ditugu erakusketarako. Lehen fasean kultura gaiak jorratu ditugunez, kultura gaiak ikusi ahal izango dituzte bisitariek: jaiak, ospakizunak, garai bateko erromeriak, prozesioak… Kronologikoki antolatuta daude, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Horietako ospakizun batzuk egun mantentzen dira, baina beste batzuk galdu egin dira. Garrantzia berezia dute horiek, oiartzuar batzuk ez dituztelako bizi. Modu horretan, agian, batzuk berreskuratzeko lana egin dezakegu.

Zein urtetatik aurrera bildu dituzue argazkiak?
Orain arte lortu den argazki zaharrena 1900 urtekoa da. Hala ere, gehienak 36ko Gerra ondorengoak dira.

Erakusketa, aipatu duzuenez, kritika egiteko ere izango da. Alegia, erakusketak aukera emango du herritarren iritziak biltzeko eta herritarrek proiektuan kolaboratzeko.
Herri ondarea biltzeko helburua du argazki artxiboak. Herri honen historia jasoko dugu irudietan. Horretarako auzoetako elkarteen laguntza behar dugu, argazki asko baitituzte. Norbanakoen laguntza ere beharrezkoa da. Batzuek, argazki artxibo handiak izaten dituzte etxean. Gehienak identifikatuta daude eta kolaboratzen dute. Baina badaude pertsona batzuk, agian sekulako argazki sorta ez dutenak, baina argazki puntual garrantzitsuak gordetzen dituztenak. Argazki batzuk badaudela ez dakigu. Edo badaudela badakigu, baina ez nork dituen. Jendearen parte-hartzea oso garrantzitsua da proiektu honetan, guztion parte-hartzearekin kontatutako istorioa izan behar duelako artxiboak. Ezin du izan gutxi batzuen argazkiekin kontatutako istorioa, ahalik eta zabalena izan behar du, eta erakusketak ere horretarako aukera ematen du.

Nola kolaboratu daiteke?
Udaletxeko areto nagusian, erakusketan, egongo den pertsonari helarazi behar dizkiete datuak herritarrek. Akaso ez da egongo pertsona bat une oro, baina bestela Kultura zerbitzura jo dezakete. Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria artxiboan lanean ari dira eta ezagutzen dituzte herritar gehienek. Eurengana ere jo dezakete.

Bigarren fasean lanean hasiko zarete berehala. Noizko buka dezakezuela uste duzue?
Zaila da esatea. Aurreikuspenak egiten ditugu, baina lanean ari zarela aukera berriak agertzen dira. Luzatzen joaten da proiektua eta alde positiboa badu horrek, baina bukaera atzeratu egiten da. 2011 urtean zehar jarraituko dugu bigarren fasearekin eta ea zer ematen duen. Hala ere, bukatzen ez den lana behar du izan. 2012rako gehiena bilduta eta ikusteko moduan egongo dela uste dugu, baina etengabe lanean jarraitzea da asmoa. Tarteka bada ere, argazki gehiago agertuko dira, ziur. Eta, gainera, hain zaharrak ez diren argazkiak ere bilduko ditugu, horiek ere gure historiaren parte baitira. Etengabe artxiboa berritzen joatea da asmoa.

Lehenego faseko argazkiak noiz egongo dira ikusteko moduan?
Urte berriarekin ikusteko moduan jartzea da asmoa. Data atzeratzen bada, gehiegi ez izatea espero dugu.

Beste webgune batean egongo dira argazkiak, baina oiartzun.org webgunean lotura egongo da, ezta?
Eusko Ikaskuntzarekin, Euskomediaren barruan elkarlanean aritu gara Euskal Herriko herrietako argazki artxiboak osatzeko proiektuan. Hala, euren webgunean jarriko ditugu argazkiak. Baina Udalaren webgunetik lotura egongo da, noski. Webgune propioa egiteko ideia buruan izan genuen, baina ez da hain erraza, eta beste artxiboak dauden foro zabalagoa egonda, Oiartzungo argazkiak bertan egotea garrantzitsua iruditu zaigu. Oiartzun, webgune horretan egotea garrantzitsua iruditu zaigu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.