Buenek soldata murrizketen kontra urratsik ez duela egin salatu dute PPAko langileek
Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek soldaten murrizketaren kontra neurririk hartu ez duelako kexu dira Portu Agintaritzako langileak, eta gaia konpondu bitartean ostiralero elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela iragarri dute. «Miguel Bu...
Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek soldaten murrizketaren kontra neurririk hartu ez duelako kexu dira Portu Agintaritzako langileak, eta gaia konpondu bitartean ostiralero elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela iragarri dute. «Miguel Buenek Espainiako gobernuak inposatutako neurriaren kontra agertu den arren ez du urratsik egin langileoi lapurtu digutena kobra dezagun», salatu du enpresa batzordeak. «Alta, mailegu bat eskatzera animatu gaitu, interes eta guzti», gaineratu dute.
Soldataren %5 murriztu dietelako, bost aste dira Portu Agintaritzako langileek mobilizazioak egiteari ekin ziotela. Ostiralero egiten dute elkarretaratzea, 10:00etatik 11:00etara.
Enpresa batzordearen arabera «Madrilgo epaitegiek onartu dute auzia inkonstituzionala» izan daitekeela eta «estatuko portuen finantzazioa ez duela aurrekontu orokorraren menpe» egon behar defendatu dute. «Murrizketa bertan behera uzteko nahikoa dirua» dagoela iritzi diote eta «norbait zorpetzekotan enpresa» egin beharko litzatekeela esan dute. Ekainetik murriztu dieten dirua itzultzeko eskatu dute eta «epaitegiak auzia erabaki artean soldata murrizketak baliogabetzeko eskatu dute». Portuaren transferentzia eskatu dute baita ere.