Lana sustatzeko programaren baitan 31 lagun kontratatu ditu Udalak
Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, 31 lagun kontratatu ditu aurten herrian hainbat lan egiteko: lorezaintzan; basozaintzan; elektrizitatean; iturgintzan; errementaritzan; arotzerian; pinturan eta igeltserotzan. Horrez ga...
Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, 31 lagun kontratatu ditu aurten herrian hainbat lan egiteko: lorezaintzan; basozaintzan; elektrizitatean; iturgintzan; errementaritzan; arotzerian; pinturan eta igeltserotzan. Horrez gain, gizarte zerbitzuetan eta udal artxiboan lan egiteko ere bi pertsona kontratatu ditu. Kontratazio horiek Espainiako Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko ekimenaren baitan daude.
Hala, Kaputxinoetan, Igantzi auzoan eta Erdialdean hiri argiteria berritzen aritu dira; Beraunen igeltserotza lanak egin dituzte; Santa Klara kalean bidea konpondu dute eta Kaputxinoetan, Pontikako emakume taldearen lokalean eta Markola eta Cristobal Gamon ikastetxeetan barandak pintatu dituzte.
Horrez gain, eserlekuak konpondu dituzte herrian zehar, eta biribilgunetan eta plazetan lorategiak atondu, besteak beste.