Eraskuleiho zinematografikoena Jesusa Artolarena
Ikuskaren eraskuslehio lehiaketa Jesusa Artola estankoak irabazi du, Candilejas filmaren errepresentazio “ona” egiteagatik. Bigarren saria Lema paperdendak eskuratu du Millenium filmean oinarritutako erakusleiho ikusgarria egiteagatik, eta ...
Ikuskaren eraskuslehio lehiaketa Jesusa Artola estankoak irabazi du, Candilejas filmaren errepresentazio “ona” egiteagatik. Bigarren saria Lema paperdendak eskuratu du Millenium filmean oinarritutako erakusleiho ikusgarria egiteagatik, eta hirugarrena Novedades Karmelek, La guerra de las Galaxias filmean inspiratuta erakusleihoa apaintzeagatik.
Epaimahaia hiru kidek osatu dute: Elisabeth Mateos dekoratzaileak, Fernando Zamarro diseinatzaile industrialak eta Mari Luz Etxaniz dekoratzaileak eta marrazkilariak. Horien arabera, saridunak izendatzea “oso zaila izan da”.
Antolatzaileak oso gustura daude parte-hartzearekin, eta guztiei lehiaketan parte hartzea eskertu diete.
Gaur azken emanaldia
Gaur azken film laburrak proiektatuko dituzte Trintxerpeko alkateordetzan. 20:00etan Xabier Portugal Sarietarako aurkeztu diren filmak emango dituzte eta sail ofizialekoak. Ondoren, 22:30etik aurrera, Intrigazkoa saileko filmak ikusi ahal izango dira. Sarrera doan da.
Bihar sari banaketa izango da, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan.
Xehetasun gehiago: www.ikuska.net atarian.