Emakumeek kirola egiteko programa sustatuko du patronatuak
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Probatu zuk zeuk programa sustatuko du emakumeek kirola egin dezaten. Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak jarri du martxan ekimena, eta patronatuak bat egin du. Horretarako, entrenamendu gidatuak eta doakoak jarriko d...
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Probatu zuk zeuk programa sustatuko du emakumeek kirola egin dezaten. Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak jarri du martxan ekimena, eta patronatuak bat egin du.
Horretarako, entrenamendu gidatuak eta doakoak jarriko dituzte martxan, batik bat korrika egin dezaten. Galtzarabordako Udal Kiroldegitik aterako dira, eta aldagelak ere erabili ahal izango dituzte dohainik. Parte hartu nahi duenak izena eman besterik ez du egin beharko Galtzarabordako Udal Kiroldegian edota 943 44 96 90 telefono zenbakian.
Herriko emakumeak animatzeko datu batzuk eman dituzte. Esate baterako, Behobia-Donostia lasterketan %14 baino ez direla emakumeak, eta herri lasterketetan oraindik eta baxuagoa dela kopurua. Europan %20 baino gehiago dira emakumeak halako lasterketetan.