Alkateentzako eta zinegotzientzako Kode Etikoa sortu du Udalak
Oiartzungo Udalak alkateentzako eta zinegotzientzako Kode Etikoa osatu du, “gehiegikeriarik berriro gertatu ez dadin eta herritarren diru publikoa behar bezala kudeatzeko”. Kode Etikoa onartu ondoren (datorren udalbatzarrean aztertuko dute), Alkatetzako gastuen berri eman beharko dute unean uneko alkateek eta zinegotziek udalbatzarraren aurrean, “oiartzuarrek aukeratutako hautetsi guztien foruma den tokian”. Kode Etiko horren beharra aurreko legegintzaldian gertatutako gorabeherak aztertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak sentitu du, “Martin Beramendi alkate izan zeneko datuak, testigantzak eta txostenak jaso ondoren”.
Oiartzungo Udalak alkateentzako eta zinegotzientzako Kode Etikoa osatu du, “gehiegikeriarik berriro gertatu ez dadin eta herritarren diru publikoa behar bezala kudeatzeko”.
Kode Etikoa onartu ondoren (datorren udalbatzarrean aztertuko dute), Alkatetzako gastuen berri eman beharko dute unean uneko alkateek eta zinegotziek udalbatzarraren aurrean, “oiartzuarrek aukeratutako hautetsi guztien foruma den tokian”.
Kode Etiko horren beharra aurreko legegintzaldian gertatutako gorabeherak aztertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak sentitu du, “Martin Beramendi alkate izan zeneko datuak, testigantzak eta txostenak jaso ondoren”.