Ekitaldiak modu 'eko-arduratsuan' egiteko tailerrak antolatuko dituzte Hendaian
Ingurumen Aldeko Ekimen Zentru Iraunkorrak (IAEZI) eta Graine Aquitainek kultur eta gizarte ekitaldiak antolatzen dituztenentzako tailerrak antolatuko dituzte datozen hilabeteetan Hendaian eta Biarnoko Pessac, Perigueaux eta Pabe herrietan.
Ingurumen Aldeko Ekimen Zentru Iraunkorrak (IAEZI) eta Graine Aquitainek kultur eta gizarte ekitaldiak antolatzen dituztenentzako tailerrak antolatuko dituzte datozen hilabeteetan Hendaian eta Biarnoko Pessac, Perigueaux eta Pabe herrietan. Ikastaroen helburua da kultur ekitaldiak antolatzen dituzten taldeen jarduerak modu eko-arduratsuan antolatzen erakustean, hau da, ekintzak antolatzerako orduan ekologia zaintzea aintzat har dadila. Hendaiako tailerrak azaroaren 18an, abenduaren 14an eta urtarrilaren 20an egingo dira, eta Herriko Etxearen babesa izango dute. Ikastaroak doanekoak izanen dira, baina 15 lagunentzako mugatuak. Horregatik, aldez aurretiko izena ematea ezinbestekoa da. Izena emateko IAEZI-ren telefonora hots egin behar da: 0559-20 37 20.
Azaroak 18, osteguna: Zer da ekitaldi eko-arduratsu bat?
Abenduak 14, asteartea: Baliabideak, metodoak eta kontaktuak.
Urtarrilak 20, osteguna. Nola abiatu jarduerak?