Saharako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea
Marokoko armadak Aaiungo Gdeim Izik kanpalekuan egin duen erasoa saihesteko elkarretaratzea egingo dute, gaur, udaletxeko arkupeetan, 19:30ean.
Marokoko armadak Aaiungo (Mendebaldeko Sahara) Gdeim Izik kanpalekuan eraso gogorra egin zuen atzo, eta Fronte Polisarioaren arabera, lagun bat hil zuen. Eraso hori saihesteko gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, Errenteriako Udaleko arkupeetan. Herritar talde batek egin du deialdia, eta gaur erabakiko dute aste osoan zehar elkarretaratze gehiago egingo duten.
Kanpaleku horretan 20.000 sahararrek euren baldintza sozialak eta ekonomikoak hobetzeko protesta baketsua egin zuten, eta bertan sartu zen indarrez Marokoko armada.
Bitartean, New Yorken Fronte Polisarioak eta Marokok bilera informala egin dute Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatuta. Mendebaldeko Saharari buruzko negoziazio prozesuari berriro ekitea da NBEren xedea.