“Herritarrek igerilekuak ikusiko dituzte, eta ez ezker abertzaleari eta EBri esker”
Martxan dira Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetako obrak, eta baina horiek aurrera ateratzeko PSE-EEk ez du uste ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) askorik lagundu dutenik; alderantziz, euren “jarrera oztopatzailea” kritikatu du: “...
Martxan dira Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetako obrak, eta baina horiek aurrera ateratzeko PSE-EEk ez du uste ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) askorik lagundu dutenik; alderantziz, euren “jarrera oztopatzailea” kritikatu du: “Alde batetik, sufritu duten itxura eman dute obrak lehenago hasi ez direlako, eta bestetik, ezin dute ezkutatu azken hilabeteetan ahal duten guztia egin dutela (eta egiten ari direla) alkatearen eta gobernuaren lana indargabetzeko”.
PSE-EEtik gaineratu dute uste zutela herritarren ongizatea “interes partidisten aurretik” zegoela, “baina, zoritxarrez, ez da horrela. Nahiago dute igerilekuak ez egitea, hala, PSE-EE kritikatzeko. Horretarako, gezurren sare bat josi dute, herritarrak nahastuz”.
Zentzu horretan, Udalak egindako lana goraipatu du, eta esan du krisi ekonomikoaren eragina agerian dagoen arren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak lortu dituela. «Herritarrek igerilekuak eginda ikusiko dituzte, eta ez, hain justu, ezker abertzalaren eta EBren lanari esker», adierazi du.
Ezker abertzalearen helegitea
Pasa den astean ezker abertzaleak obren esleipenaren kontrako helegitea jarri zuen, Udalak nahikoa finantzazio lortu ez duelakoan.