Portu Agintaritzako Kontseiluan Udaleko ordezkaria izendatzeko udalbatzarra egingo dute bihar
Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan Udaleko ordezkaria zein izando den eztabaidatuko dute plenoan.
Donibaneko Arizabalo Jauregian, udaletxean, ezohiko plenoa egingo dute bihar. Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan Udaleko ordezkaria zein izando den eztabaidatuko dute.
Udaleko hainbat zinegotzik gai hortaz hitz egiteko plenoa eskatu zuten, baina alkateak udalbatzarrik deitu ez zuenez eta eskaera horretatik hamabost egun baliodun pasa direnez, udalbatzarra automatikoki legeak deitzen du.
Ezker abertzalearen irakurketa
Udalbatzarra bukatu ondoren, ezker abertzaleak bere irakurketa politikoa egingo du udaletxean bertan.