Errenteriko Udalak dio hasi direla igerilekuetako lanekin
Hasi direla Beraun-Kaputxinoetako igerilekuko obrak. Hori dio, behintzat, Udalak. Atzo bertan Ezker Batuak (EB) horixe eskatzen zion alkateari: igerilekuak egiteko lanak lehenbailehen hasteko, eta obrak hasi direla izan da Udalaren erantzuna. Ezker abe...
Hasi direla Beraun-Kaputxinoetako igerilekuko obrak. Hori dio, behintzat, Udalak. Atzo bertan Ezker Batuak (EB) horixe eskatzen zion alkateari: igerilekuak egiteko lanak lehenbailehen hasteko, eta obrak hasi direla izan da Udalaren erantzuna.
Ezker abertzaleak ere obren behin-behineko esleipenari helegitea jarri diola iragarri zuen asteartean, nahikoa finantzazio lortu ez duela iritzi diolako, eta horri ere erantzun dio Udalak: “Guztira, 1.552.000 euroko aurrekontua duela gogorarazi behar dugu, eta Udalak soilik 52.000 euro jarriko dituela (gastu guztiaren %3,38) Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren laguntzari esker”.
Hemendik hemezortzi hilabete barru igerilekuak erabiltzeko moduan izango direla aurreratu du Udalak.