Ereintzak Arrate jasoko du bihar Galtzaraboradako kiroldegian
Ereintzak eta Arratek partida jokatuko dute bihar arratsaldean, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Errenteriarrek irabazteko asmoa dute.
Joan den asteko atsedenaldiaren ondoren ligari ekingo dio bihar berriro ere Ereintzak Gltzaraboradako kiroldegian. Alex Noguesen mutilek Eibarko Arrate taldearen kontra jokatuko dute 19:30etik aurrera. Ongi etorri zaio errenteriako taldeari joan den asteko atsedena min hartuta eduki dituen hainbat jokalari berreskuratzeko.
Orainarte jokatutako azkeneko norgehiagokan, errenteriarrek 33-30 gainditu zuten Colindres taldea. Ereintza sailkapeneko bostgarren postuan dago eta Arrate baino hiru puntu gehiago ditu sailkapenean. Alex Noguesen mutilak garaipena eskuratzen saiatuko dira goiko postuetara gehiago hurbiltzeko.