Bihar arratsaldean izango da urteko lehenengo udalbatzarra Errenteria-Oreretan, eta zinegotziek sei puntuko gai ordena izango dute eztabaidatzeko. Garraioa eta kultura dira gai ordena horren gairik nagusienak. Batetik, Herribus hiri garraio zerbitzuari kontratua luzatzea ala ez erabakiko dute. Ildo beretik, garraio sistemaren barruan bi lankidetza hitzarmen onartzea eztabaidatuko dute.
Horrez gain, PSE-EEk eta EAJk aurkeztutako bi mozio ere mahai gainean jarriko dituzte, kultur ekipamenduekin lotutakoak biak.
Azkenik, galdera eskariei egingo diete tartea.
Urtarrileko gai ordena