‘Azeri dantza’-rekin hasiko dira gaur inauteriak
Arratsaldeko zazpietan puntuan abiatuko da Ereintza elkartetik azeri dantza, eta horrekin batera, sei egunetako inauteriak hasiko dira Errenteria-Oreretan. Egitarau mardula prestatu dute elkarte eta ikastetxeek. Bihar ikastetxeen txanda izango da, eta ...
Arratsaldeko zazpietan puntuan abiatuko da Ereintza elkartetik azeri dantza, eta horrekin batera, sei egunetako inauteriak hasiko dira Errenteria-Oreretan. Egitarau mardula prestatu dute elkarte eta ikastetxeek. Bihar ikastetxeen txanda izango da, eta goizez eta arratsaldez izango dituzte ekintzak. Etzi, berriz, konpartsen desfilea ikusteko aukera izango da, 18:30ean, eta Oreretako Txosna Batzordeak ere zenbait ekimen prestatu ditu.