Euskaraldia, 11 egun euskaraz iniziatibak Ahobizi eta Belarriprest izateko formazio ikastaroak antolatu ditu Hondarribian aste honetarako.
Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeko kideak, atzo, Euskaraldiari atxikimendua adieraziz
Euskaraldia, 11 egun euskaraz iniziatibak formazio ikastaroak antolatu ditu Hondarribian aste honetarako, bai Ahobizi, bai Belarriprest izango direnei begira. Apuntatu ondo: Belarriprest izango direnentzako ikastaroa bihar (asteartea) egingo dute, 18:30ean hasita. Ahobizien txanda, aldiz, etzi (asteazkena) izango da, 19:15ean. Bi ikastaroak leku berdinean izango dira, Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian.
Formazio saioetara joatea ala ez libre da, baina antolatzaileek joateko gomendioa egin du, lehen aldiz egingo delako Euskaraldia eta egoera berri asko sortuko direlako.
Oraindik izena eman ez baduzu, larri baina garaiz zabiltza. BAZ bulegoan egin daiteke egunero, bulegoko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00etara. Azkar ibili, ostiralean hasiko baita Euskaraldia. Hilaren 23tik abenduaren 3ra, hizkuntza inertziak puskatuko nahi dituzte Euskal Herri osoan, eta horretarako ezinbestekoa da hiritarren inplikazioa.