Mugikortasun diagnostikoa egingo dute larunbatean

Hondarribiko Udaleko Ingurumen departamentuak tailer irekia antolatu du larunbaterako. Tailerra eta ibilbidea, hain zuzen ere, hiriko mugikortasun jasangarriaren diagnostikoa egiteko. Nahi duten hiritar guztiek har dezakete parte, eta goizeko hamaiketarako Zuloaga Etxean azaldu behar dira. Bertan, ekintzaren metodologia azalduko diete, eta ondoren hasiko da paseoa.

Helburua ibilbidean zehar mugikortasun akatsak, edo hobetu daitezkeen elementuak antzematea izango da. #Mugitzenda, Hondarribiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren idazketa eta parte hartze prozesuaren baitan kokatzen da tailerra.

Zuloaga Etxea

Zuloaga Etxetik abiatuko da ibilbidea

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend