Finaleko azken oztopoan lortutako puntuei esker, aurreko bi urteotako brontzeak hobetu ditu, Elite Mailan dagoenetik urterik onena biribilduz.
Areitio, finaleko une batean
Ion Areitio bike-trial txirrindulari hondarribiarrak zilarrezko domina lortu Chengdu hirian (Txina) egiten ari diren Hiri-Txirrindularitzako Munduko Txapelketan. Aurreko bi ekitaldietan brontzea lortu zuen —2016an Val di Solen (Italia) eta iaz Chengdun—, eta aurten beste koska bat igo du podioan.
Thomas Pechhacker austriarrak jantzi du ortzadar jertsea eta Dominik Oswald alemaniarra izan da hirugarrena. Oso final parekatua izan da eta ibilbideko bosgarren eta azken oztopoan ziurtatu du zilarra hondarribiarrak, laugarrenaren ondoren Pechhacker, Oswald eta Eloi Palau katalana aurretik baitzituen.
Ikusi finaleko puntuaketa
Elite Mailan dagoenetik, aurten lortu ditu Areitiok emaitzarik onenak. Uztailean
Europako Txapelketa irabazi zuen Suitzan, eta Munduko Txapelketan banakako zilarra eta taldekako urrea eskuratu ditu. Zorionak!