Liburutegiak abian duen Mary Shelleyri buruzko zikloaren barruan, Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek herriko sei erakusleiho apaindu dituzte.
Herriko sei komertzioetako erakusleihoak apaindu dituzte Kunsthalekoek
Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatutako
Mary Shelleyren Frankenstein. 200 urte zatiak josten zikloaren barruan, Irungo Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek herriko sei denda apaindu dituzte. Mary Shelley eta, batez ere, idazlearen irudimenetik sortutako munstroa oinarri hartuta, oso apainketa desberdinak prestatu dituzte, bakoitza dagokion dendari egokitutakoa.
Liburutegiak azaldu duenez, muntaia egin aurretik ikasleek saltokiak bisitatu zituzten, baina dendariek ez dute diseinuen berri izan joan den ostegun arratsaldean muntatu zituzten arte: “Kunsthaleko ikasle talde bakoitzak, egokitu zitzaion denda edo saltokia bisitatu du: dendariekin hitz egin zuten, eta zer motako produktuak saltzen dituzuen aztertu, erakusleihoaren neurriak hartu, etab”. Azaroaren 3ra arte mantenduko dituzte apainketak.
Honakoak dira egitasmoarekin bat egin dute saltokiak: Bernat Etxepare kaleko Leiza zapatadenda, San Nikolas karrikako Baratze janari denda, San Pedro kaleko Xera Estetika eta Iraola botika, Harresilandako Joxean Harategia, eta Matxin Arzu kaleko Joski haurren arropa denda. Behean azaltzen diren argazkiak sei erakusleiho horietatik hartutako puskak dira, ea bakoitza nongoa den asmatzerik duzuen.