Hondarribia Arraun “etorkizuneko” Elkartea

Hamarretik sei baino gehiago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak etorkizuneko kirolari izendaturiko 29 arraunlarietatik hemezortzi Hondarribia Arraun Elkartearen izenean lehiatzen dira. Maiatzean egin zuten beken deialdia, iraila hasieran argitaratu zuten ebazpena eta, errekurtsorako epea igarota, aste honetan berretsi dute erabakia.

Hemezortzi dira 2017an Espainiako Txapelketan urrea edo zilarra lortu, edota nazioarteko txapelketetarako Espainiako selekzioaren deia jaso duten hondarribiarrak. Horiek ziren etorkizuneko kirolari izendapena jasotzeko bete beharreko baldintzak, eta honakoa aldundiaren beka jasoko duten Hondarribia Arraun Elkarteko kirolarien zerrenda:

Kadete Maila: Cristina Bald, Itxaso Goikoetxea, Mattin Colas, Iker Huarte, Aimar Kanpandegi, Martin Muñoz, Xabier Oiarzabal, Xabier Olaskoaga, Urti Otzeta eta Xabier Salaberria.

Gazte Maila: Jone Amunarriz, Maddi Iridoi, Irati Camarero, Beñat Alkain, Aitor Arburua, Unai Etxepare eta Xabier Irigaray.

Senior Maila: Ibai Camarero.

Aulki mugikorra Espainiako Txapelketa

Itsaso Goikoetxea eta Irati Camarero, Espainiako Txapelketa irabazi eta gero

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend