Diputatu Nagusiari alarde parekidean parte hartzeko eskatzen zaio, besteak beste.
Joan den ekainaren 30eko desfilearen irudia.
Aurrera atera zen, atzo, alarde parekidearen aldeko mozio bat Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EH Bilduk proposatuta. PSE-EE abstenitu izanak ahalbidetu zuen hura aurrera ateratzea. EAJk kontrako botoa eman zuen.
Proposamenean foru gobernuari eskatzen zaio “babes argia” erakusteko jaia ospatzeagatik “erasoak, irainduak eta mehatxatuak” izan diren pertsonei. Era berean, jai parekidearen kontra daudenei “hori ez dela bidea” esan diezaiola jasotzen da. Beste pauso bat ematea ere galdegiten diote, zehazki, diputatu nagusiari: alarde parekideari, Irunen, nahiz Jaizkibel Konpainiari, Hondarribian, harrera egiteko.
Keinu hori egin duen diputatu nagusi bakarra Martin Garitano (EH Bildu) izan da.