Olagarro elkarteak emakume arraunlariak omenduko ditu

Bertako Igogailuak Hondarribia

Bertako Igogailuak Hondarribia trainerua, Kontxako sailkatze estropadan

Bertako Igogailuak Hondarribia trainerua omenduko du Olagarro Elkarteak larunbatean. Arraunlariak eta haien arduradunak afaltzera gonbidatuko dituzte Olagarrokoek. Aurretik, Portu auzoa kalejiran zeharkatu beharko dute kirolariek, Haritz Altunak sorturiko arraunlari-erraldoiaren atzetik eta musikarien laguntzarekin. 20:30ean abiatuko da kalejira, Itxaropena taberna paretik.

Hondarribia Arraun Elkarteko neskek denbora gutxian jasoko duten bigarren omenaldia izango da, astelehenean Klink elkartearena jaso baitzuten.

Kontxarako sailkatzea lortu ez zuen arren, eta aurreko asteburuan ETE ligara jaitsi zen arren, lehen aldiz Euskotren Ligan lehiatu da aurten Bertako Igogailuak Hondarribia trainerua.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend