Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken urteetako tentsiorik handiena

Plastiko beltz ugari, txistu, oihu eta irainak

Olatz Mitxelena
Hondarribia
2018/09/08
Tentsio handia izan da gaur Hondarribian Jaizkibel konpainiaren irteeran. Plastiko beltzak soilik ez, aurten baita txistuak ere, txistu ozenak eta irainak Kale Nagusian. Berdintasuna lortzetik urruti, istilu giroa nagusi izan da gaur goizean Jaizkibel konpainiaren irteeran, eta balorazioetan sentsazio nabarmen bat, atzerapausoarena. Udaletxearen atarian Jaizkibeli harrera egiten izan dira alderdi politikoetako (EH Bildukoak, Ahal Dugu-Podemosekoak, Ezker Anitzakoak), sindikatuetako, erakundeetako (PSE-EEko Denis Itxaso aldundiaren izenean, Emakunde, Arartekoa…) kideak. Aurrerago, elizaren atarian, egin dute bat Abotsanitzeko kideek konpainia parekidearekin. EAJren ordezkariak ere egon dira, Jaizkibelen ibilbidearen zati batean jarraitu dute konpainia berdinzalearen bidea. Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza hondarribiarrak, eta EAJren GBBko kide Maria Eugenia Arrizabalagak nahiz Kerman Orbegozok Irungo Alardean egin bezala, jarraitu dute konpainia, Saindua inguruan: gaurko egunaren alderdi baikorretakoa hori, ia alderdi guztiek jarraitu dutela Jaizkibel. Hondarribiko alkatea, espero zen moduan, ez da izan Jaizkibelekin. Erreakzioak: Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel konpainiako kapitaina): “Egia esateko gustatuko litzaiguke beste diskurtso batekin etortzea, baina oso gogorra izan da Kale Nagusia gaur. Uste dut irudiek beraien kabuz hitz egiten dutela, ez dugula askoz gehiago esan behar horren ingurua. Sentsazioa daukagu atzerapauso bat eman dela eta hau ezin dugu onartu. Haurrak atera behar izan ditugu goizean goizetik etor zitekeenaren beldur. Eta ikusten dugu ondo egin dugula, tamalez. Jendeak ezin du hau sufritu. Festa parekide batean parte hartzeagatik eta aldarrikapen guztiz zilegi bat egiteagatik, festa egiteagatik, horrelako mespretxu eta irainekin topatu behar izatea lotsagarria da. Gustatuko litzaiguke beste zerbait esatea, baina tamalez ezin dugu plastiko beltzen eta oihu horien irudien aurrean inolako mezu positiborik egin. Soilik esatea ederra izan dela oso gu babestera etorri den jende guzti hori sumatzea, bestela ez dakigulako nola egingo genukeen Kale Nagusian gora eta behera. Oso polita izan da, eta hori azpimarratu behar dugu. Jende asko etorri da. Badakigu aldarrikapen zilegia dela. Martxoaren 8an olatu feminista Euskal Herrian irudikatu genuen moduan, gaur, hori ere irudikatu dugu, hemen prest gaudela borrokan jarraitzeko, baina borroka hori ondo pasatzeko eta festa egiteko helburuarekin egiten dugula. Eta hori guk ez dugu inoiz ahaztuko, eta badirudi batzuk ahaztu egiten dutela. Udalari dagokio neurriak hartzea, eta galdera bat: ea beraiei normala iruditzen zaien 2018. urtean irudi honekin topatzea”. Maialen Iriarte (EH Bildu): “Gaur suntsituta nago. Plastiko beltzei, txistuak eta oihuak eta irainak batu zaizkielako eta hau ezin da jasan. Iruditzen zait oinarrizko eskubide bati, berdintasuna eta feminismoari emakume eta gizonek eremu guztietan aukera berdina izateari, plastiko beltzez aurrez aurre jartzea izugarria dela. Zentzu honetan eskatuko nuke erakundeek askoz ere lan gehiago egitea… Benetan serio hartu beharreko gaia da hau. Aurten martxoaren 8a egun historikoa izan da, baina egun historikoak edukiz bete behar dira arlo guztietan baita jai eremuan ere. Gaur, egia esan, oso espektakulu txundigarria ikusi dugu”. Maria Valiente (Ahal Dugu): “Aurten borroka gogorragoa izaten ari da. Borroka psikologikoa egiten dute, errealitatean ez daudelako, ez dituztelako argudiorik. Hala ere, poza adierazi nahi dugu, eta esan emakumeen alde gaudela. Hori da gurea. Zoriondu nahi ditugu alardean parte hartzen ari direnak eta gure babesa agertu”. Denis Itxaso (PSE-EE, Kultura diputatua):  “Atzerapauso bat izan da. Erakundeetatik eskaria egina genuen plastiko beltzak ez jartzeko. Ertzaintza zoriondu nahi dugu plastikoa kentzen egin duten ahaleginarengatik, baina txistuek plastikoa ordezkatu dute nabarmen. Txistuek alardea ulertzeko modu bat isilarazi nahi izan dute, eta horrek hausnarketara eraman behar gaitu. Tentsio handia bizi izan da, eta horrek pentsatzera eraman behar gaitu nola XXI. mende bete-betean ez garen gai ‘bizi eta utzi bizitzen’ leloa gure egiteko. Nola liteke hainbatek jaiaz era batean gozatu nahi izatea eta hori ezinezkoa bihurtu, isilarazi eta ezkutatu nahi izatea? Elkarbizitzaren alde asko dago egiteko. Presioa hainbat unetan jasanezina izan da, eta Diputazioaren izenean diot, sentitzen dudala gertatutakoa, eta beste behin ere deitu elkarbizitza eta berdintasunaren alde lan egitera”. Eider Mendoza (Batzar Nagusietako presidentea): “Bi alardeei aitortza eta babesa adierazi nahi izan diegu. Irunen hala egin genuen eta Hondarribian gauza bera. Biei aitortza eta errespetua. Zergatik hemen? Iruditzen zaigulako leku bakarra zela biak modu berean ikusteko (EAJ ez da egon udaletxeko harrera ofizialean, baina bideko zati batean jarraitu dute Jaizkibel, Sainduan) leku proposamena hauxe zela, berriro diot, bata eta besteari errespetua eta aitortza adierazteko. Gure herriko jaiak bakean bizitzea merezi dugu. Elkarbizitzaren alde lan asko dugu egiteko, eta gaur, oso nabarmen gelditu da hori. Guk bilatzen duguna da tentsiorik ez gehitzea eta elkarbizitzaren aldeko apustua egitea. Bati edo besteari bizkarra emanez elkarbizitza urrundu egiten da”. Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ): “Eider Mendozak garrantzia handiko bi hitz aipatu ditu: errespetua eta elkarbizitza. Eta nik nahiko nuke gehitu hirugarrengo bat: normalizazioa. Nabarmena da gatazka bat bizi dela hemen aspaldidanik, eta gatazka guztiak bezalaxe normalizazio bidea hartu beharra dago. Gure ikuspegitik normalizazio hori lor daiteke bakarrik bi muturretan daudenak beren jarrera pittin bat leundu eta biak ere hasten badira elkarrenganako pausu txiki batzuk ematen. Eta gainera seguru gaude, geroz eta jende gehiago dagoela Hondarribian bertan normalizazio horren nahia duena. Eta beraz, esperantza dugu, gaur istiluak ikusi baditugu ere, datozen urteetan gauzak bere onera etortzea”. Izaskun Landaia (Emakunde): “Jaizkibel konpainiari gure babesa eta elkartasuna adieraztera etorri gara, urtero gatozen bezala. Guk uste dugu tradizioak elementu garrantzitsuak direla, baina testuinguru konkretuetan sortzen direla. Horrek esan nahi du garai eta behar berrietara egokitu behar direla, eta hori ez dela tradizioren kontra joatea, emakume eta gizonei eskubide berdinak ematea baizik. Uste dugu gure herrian, gero eta herri gehiago direla prozesu hau egiten ari direnak, tradizioak aberasten ari direnak, emakumeen presentzia bermatzen eta eskubide berdinak ematen, eta espero dugu Hondarribian ere prozesu hori ematea. Zentzu horretan, dei bat egiten diegu udala osatzen duten talde politiko guztiei eta herriko eragile guztiei ibilbide hau ahalbidetzeko. Benetan tristea izan da Kale Nagusian ikusi behar izan duguna, batez ere, Jaizkibelen desfilean, neskak negarrez. Honek adierazten du oraindik asko dagoela egiteko, baina errealitatea da baita ere,  gero eta jende gehiago dagoela berdintasunaren alde, alarde parekidearen alde, Jaizkibelen alde eta Jaizkibelen parte hartzen, zeren eta etorkizuna berdintasunaren aldekoa da eta honek ez du atzera bueltarik”. Lotura duten albisteak:

+ [Argazki galeria] Jaizkibel konopainiak ‘hemen gaude, eta egongo gara’ esan du.

+ Aldundiak ez du plastiko beltzik nahi Alardean.

+ Alardearen gaineko erreportajea BERRIA egunkarian.

   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.