Batukada feministarentzat Berdintasunaren Hiria Saria
Euskal Herriko Batukada Feministako sortzaileek, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok, jaso dute aurten Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria.
Euskal Herriko Batukada Feministako sortzaileek, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok, jaso dute aurten Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria. Larunbat arratsean egin zuten laugarren ekitaldiko sari banaketa, Kultur Etxeko areto nagusian, Jaizkibel konpainiaren entseguaren atsedenaldian. Ixabel Alkain Jaizkibelek izandako lehen kapitainak jantzi zion zapi koloretsua Sarasketari, eta Vicedok Ainhoa Arbelaiz konpainia parekideko aurreneko kantinera izandakoaren eskutik jaso zuen saria. Bi sarituak ez ezik, musikari talde osoa hurbildu zen Hondarribira eta, ekitaldia baino lehen, Jaizkibeli omenaldia egin zioten entseguan zehar. Konpainia Kale Nagusia igotzen ari zela, batukadak titi-biliti joz hartu zuen konpainia (ikusi beheko bideoan). Aurretik, Gazte Egunarekin bat egin zuen Euskal Herriko Batukada Feminista, Irunabar elkarteko bertsolariekin txandaka eguerdiko potea girotuz (