Hondarribiko musika elkarteak Psilocybe 25 urte lohian jaialdia ospatu du asteburuan Minasoroetako aparkalekuan.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Velozet taldearen kontzertua, Psilocybe 25 urte lohian jaialdiaren barruan
Jendetza elkartu du Psilocybe Musika Elkartearen 25. urteurreneko jaialdiak. Urte osoan ari dira elkartearen mende laurdena eta Psilocubenea aretoaren hamargarrena behar bezala ospatzen, baina asteburuan egin dute ekitaldi nagusia, Minasoroetako aparkalekuan. Ostiralean rap eta reggae jaialdia egin zuten, eta larunbatean egun osoko rock festa mugikorra, herri bazkaria eta guzti.
Talde gonbidatuen artean Mighty Diamonds jamaikarrak, Capsula eta Belako nabarmendu dira. Etxekoei dagokionez, Acto Messie, Marmoka eta Velozet (irudian), izan dira Psilocybe 25 urte lohian jaialdian jo duten taldeetako batzuk.
Asteburuan zehar ikusitakoaren arabera, beste 25 urtez lohitzeko prest daudela erakutsi dute Hondarribiko musikariak eta musika zaleak. Hala bedi!
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.